jueves, 7 de marzo de 2013

..............................................................KONTZERTUAK............................................................

 Bergarako gaztetxeko asanbladako gazteak Oi! kontzertuak antolatu dute. Aggressive Combat taldeak disko berria aurkezten ibiliko dira!
Makarrenetatik makarrenak hain izango dira errealzaleek antolaturiko jai horretan!

Bertsio gaua Bizkaiko Soul eta Ska talde potenteen eskutik, gainera euren errepertoriak ere jorratuko dituzte!
Azpeitiako taberna mitikoak urteurrena dela eta kontzertuak antolatu ditu: Friday´s Crew, Nealta Folla (diska berria prestatzen daude) eta Never Surrender!
 Deusto aldetik, zerbait mugitzen hasi da berriro ere eta oraingo honetan, Reverend´s Bastards Punk Rock talde berria ikusteko parada izango dugu. Gainera, Run Together Fanzineko 2. zenbakian elkarrizketatuak irtengo dira. Artaza Combat oholtza gainera bueltatu dira eta Basauriko Punk Rock kañeroak ere han izango ditugu! 
Kaskamotzen benetako soinu jefeari dagokionez festi bikain hau dugu Katalunia aldetik, pena bat da hurbil ez izatea... Egunen baten hurbilduko gara dantzatzera eta gozatzera!
Maiatzak 11n Bergara aldetik Oi! talde berri hau joko du The Janitors eta Broken Faces bandekin batera!
Maiatzak 18an santurzti aldean, madrildar Black eyed Bruisers talde berriak lehen aldiz zapalduko du euskal Herria eta eurekin batera, bizkaitarrak diren Burdinkaia eta Tommy Gun taldeak izango ditugu! Azken hauek zerbait berria dutela esku arteak uste dut...baina nork daki!