sábado, 11 de agosto de 2012

Bi hilabete potente datorzkigu euskal lurraldeetara. Alde batetik, irailak 22an bigarren edizioa izango den Fanzine eguna ospatuko da Azpeitian (segunda edicion del Dia del Fanzine el 22 de septiembre) eta bestetik, urriak 6an Bardulia Skinhead Meeting (6 de octubre) suertatu zaigu kartel potentearekin. Fanzine egunean, euskal herriko zein estatuko zine zahar eta berriak erosteko aukera izango dugu: Zarataren eta Breaking Rulesen azken zenbakiak (eta nork jakin? berriren bat...), Gerrarte kidsen bigarren zenbakia eta lehenengoa, Bardulia time berriaren estreinua, Riotkidsen zenbaki berria hor egongo da ere (material berriakin alegia), Glory Daysek ere zerbait izango du eskuetan, King of the jungle, Run Togetherraren lehenengo zenbaki luzea....... Hala ere, suposizioak eta merkadillo elegantea alde batera utzita, kontzertuak ere izango dira ondo pasatzeko eta eguna borobiltzeko: Ukabilkadaren "revival", Nealta Folla bikainak, Friday´s Crew potenteak, auzoan jaiotako Kaleko Urdangak... Gehiago ere egongo dira seguruenik, Txarrantxa tabernan ere gauza potenteak ospatzen baitira. Komentatzeko, kartela ez dela agertu beraz, ez dago ezer ziurra denik.
Bestalde, Ibarra herrian (Gipuzkoa) Bardulia Skinhead Meeting ospatuko da eta hurbildu beharrezko beharrezko eguna da Azpeitikoa bezala. Bertan Holandatik etorritako Evil Conduct famatuak joko dute baina ez hori bakarrik, Kaleko, Cold Revenge, TLS, Aggressive ... eta nola ez, Naken Selektor; jamaikar doinuez inbadituko digu gizon honek! Hona hemen kartela:

No hay comentarios:

Publicar un comentario