lunes, 8 de octubre de 2012

AKTUALIZATZEN!

Kontzertuekin hasi baino lehen, euskal lurraldeetan dagoen Ska-Reggae irratsaio nabarmenena aipatu beharra daukat. Eskertzekoa da honen presentzia!
Hona hemen ikasturte honeko lehen saioa: http://ametsirratia.blogspot.com.es/


Baita ere, atzean utzi ez beharreko talde txekiarraren lehen lan luzea izango denaren lehen abestiaren videoclipak argia ikusi duela. Hauek bai onak eta gainera Run Together Fanzineko lehen zenbakian elkarrizketatuak ageri dira....


TRACKLIST:
1. Skinhead 4 Life
2. Last of the Gang
3. Mr. Know it All
4. Working Class Kids
5. Raise Your Glass
6. Voice of the street
7. Wake Up
8. Stick Together
9. Too Much Pressure (The Selecter)
10.Life Goes On
 
Euskal Herriko kontzertueei dagokionez, hainbat "cita" interesgarriak ditugu. Saltsa guztietan egoteko parada ezin hobeagoa jajaja.
 
Presentazio honetan, talde onak ditugu. Alde batetik, Shock Waves talde nafarra non euren soinu melodikoa asko gustatzen zaidan eta jende jatorra izateaz gain, urrun helduko direlakoan nago. Bestalde, Artaza Combat talde bizkaitarrak ere soinu potente eta agresibo batekin ere euren kalitatea zabaldu dezakete. Eta azkenik, oraindik ikusi ez ditudan Brutal Calling taldeak erakutsiko ditu euren ezaugarriak. 
 
 
 
Aurtengo Holidays in the B.C. ere gogortsu dator eta Bizkaiari dagokionez, BC Bombs formazio berriarekin datorkigu eta egurra emateko prest. Aipatu, aldaketa baxularia dela soilik. Espero dugu bere hutsunea ondo betetzea, Piñaren presentziak asko motibatzen gintuen eta! Gero, Rat-zinger talde rock and rollero eta makarrak motibatuko dituzte. Hala ere, lagun batzuen ahotan entzun izan dut euren egoa nahiko altutxu dagoela baina bueno... motibatuko dute seguruaski. Bizkaiarekin amaituz, los grandes de Kruders ditugu. Ea berpizten duten azaroan izango dituzten hainbat kontzertuekin eta diska horiii..... Bueno, bizkaitarra naizenez hauek bakarrik aurkeztuko ditut. Han ikusiko gara elkar nahi izanez gero, Oi!

Aipatzeko, (copia-pega Potroskins crew blogetik)
KONTZERTUETAN ATERATAKO DIRUA MUJIKA TALDEKO KIDEEI GETAFEKO MUNTAIAN JARRITAKO ISUNA ORDAINTZEKO, SASKARRAK TALDEKO KIDE BATI ESPAINIAR JUSTIZIAREKIN DITUEN ARAZOEKIN LAGUNTZEKO ETA NORTHERN DRUNKEN LOKALAREN PROIEKTUA AURRERA ATERATZEKO IZANGO DA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario