martes, 2 de octubre de 2012

AZKENALDIKO BERRI ONA!!!!!!

The Convicts talde arrasatearra, bueltan da 2. lana prestatzen eta hau da euren blogean jarri dutena:


"Sei soka, bi makil eta horro bukaezina. Hori besterik ez du The Convicts-ek; elementu gutxi, baina nahikoak taldekideen aldarrikapen oihuak doinu bidez jendeari helarazteko. Duela bi urte ateratako maketa hartatik ezer gutxi geratzen da Arrasateko taldean eta ia ohartu gabe, sei hilabeteko isilunearen ostean, ziztu bizian bigarren diskoaren errepidean azaldu da laukotea. Argi daukate bidean oztopo ugari aurkituko dituztela, baina ez dira hortaz beldur, prestakuntza sakonaz eta pazientziaz gauzak nahi bezala irten daitezkeelako. Hala, une honetan diskoaren lanketan murgilduta daude lau gazteak; dagoeneko bost abesti dituzte sortuta eta baita beste ideia batzuk ere. Ez da denbora gehiegi falta hilabete batzuren buruan argitaratuko den lanaz gozatzeko. The Convicts, berriz egurra emateko prest!"


http://www.theconvictsmondra.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario